Martxoak 7an gonbidatu bereziak izan genituen eskolan. Herriko hainbat emakume ( Lourdes, Marixol eta Maria Luisa ) gerturatu zitzaizkigun eta senda belarren inguruan beraien jakinduria azaldu ziguten. Saio honetarako, aldez aurretik bildutako hainbat belar, ekarri zizkiguten eta hauen propietateak azaldu zizkiguten. Belar hauez gain, liburuak ere ekarri zituzten guri hobeki azaltzeko.
Oso saio interesgarria eta polita izan zen, eskerrik asko benetan hiruei zuen jakinduria gurekin partekatzeagatik.