HH-Mugimendu autonomoa

sinbolikoa.jpg

Joko sinbolikorako guneetako bat

Etapa honetan mugimendu autonomoa bermatzen duen metodologia aurrera eramaten dugu: HH2 eta HH3 urteko geletan alde batetik; eta HH4 eta HH5 urteko geletan bestetik.

Etapa honetako haurren pentsamendua EKINTZAtik banaezina denez, ekintzetan aritzeko aukera zabal bat ematen zaie. Egin ahala pentsatzen dute, horrela eraikitzen dute ezaguera: pentsamendua jolasa da.

JOLAS LIBREA sustatzen  dugu eta hezitzaileon lana jolas horren kalitatea, aukera eta aberastasuna bermatzea izaten da, jolas librearen bitartez mundua ezagutzeko eta proiektatzeko, harremanak izateko aukera sortuz.  

Argazkietan adibide batzuk jasotzen ditugu.