J.A. Muñagorri eskolako ikasleen Guraso Elkartea Beasti Guraso Elkartea da. Urteak daramatza eskolaren behar eta asmoei laguntza ematen. Bere funtsa eskolak duen dinamikan laguntzaile eta eragile izatea da, gure seme-alaben hezkuntzaren mesedetan.
Guraso Elkarteak 10 gurasoz osatutako zuzendaritza batzorde bat dauka. Batzordeko kideen erdiak urtero aldatzen dira, kideen egonaldia gutxienez 2 urtekoa delarik.
Honako hauek dira 2024-2025 ikasturteko Guraso Elkarteko ordezkariak:
– Lehendakaria: Aintzane A.
– Lehendakari ordea: Ion L.
– Idazkaria: Oihana E.
– Diruzaina: Itxaso A.
– Eskola kontseiluan guraso elkartearen ordezkaria: Anne A.
– Batzordekideak: Leire G., Mireia G., Maider O., Oihana E., Anne A., Maialen K., Jesus A.
Batzordea astean behin biltzen da eta urteko ekintza ezberdinen antolaketan egiten du lan.
Urtero bazkide bakoitzak ematen duen kuotaren bidez (25€ lehenengo sema/alaba, 12,50€ bigarren seme/alaba, 6,25€ hirugarren seme/alaba eta 3,15€ laugarren seme/alaba), ikasturtean zehar jarduera ugari ematen ditu aurrera elkarteak:
Eskolarekin batera ekintza desberdinak antolatzen dira (eguberrietako jaialdia, inauteriak, azken eguneko festa,...).
Familiei eskaintzeko hainbat zerbitzu antolatzen ditu (urte guztiko goiz txokoa, ikasturteko eskolaz kanpoko ekintza batzuk,...)
Herriko eragile bezala kultur egutegiko hainbat ekitaldiren antolaketan parte hartzen du (Kultur Astean, Olentzeroren eta Errege Magoen etorreran, mendi martxan, San Juan bezperan, herriko festetan,...).
Harremanetarako eskolako sarrerako ate ondoan dagoen postontzia edo elkarteak duen helbide elektronikoa erabiltzen da: beastige@gmail.com
Urtean behin (Uztailean) batzar orokorra egiten da ondorengo gaiak lantzen direlarik:
- Ikasturte horretako ekintzen balorazioa
- Diru-kontuen balantzea
- Taldekide berrien aurkezpena
Ezohiko batzar bat egin ohi da ikasturte erdian.
© 2023 INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA