ITSASOKO KUTSADURA

Gaur, abenduaren 12an, Joxe Mari eta Aitziber (Donostiako Unibertsitateko Irakasleak) gure gelara etorri dira eta Joxe Marik hasieran, argazki batzuk erakutsi dizkigu zein kutsatuta dagoen itsasoa ikusteko, baita animalia batzuenena, “sare fantasma” batean harrapatuta hainbat foka, edateko latak ekartzen duten plastikoan, dortoka bat harrapatuta edo txori hil batzuen argazkia beraien tripan tapoi eta zaborrez beteta.

Herrialderik kutsakorrenak Txina eta Amerika direla esan digu eta Kalifornia inguruan gertatzen ari den fenomeno berezi bat erakutsi digu. Itsasoko korronteengatik zaborrez osatutako uharte baten antzekoa sortzen ari da.

Eta bukatzeko, itsasoa zaintzen erakutsi digu eta hainbat aholku eman dizkigu:

-       Lurrean zaborra ikusten baldin badugu (nahiz eta gurea ez izan), hartu eta edukiontzira bota.

-       Itsasora zaborra ez bota.

-       Mendian ere zaborrik ez bota.

-       Ontziak edo plastikozko botilak, poltsak,… behin eta berriro erabili.

Oso interesgarria izan da. Eskerrik asko Jose Mari eta Aitziber