Baratza eta baso eskola

image00012.jpeg

Baratza eta baso eskola

BARATZA eta BASO ESKOLA hezkuntza proposamen bat dira, inguruneko elementuak, elementuen ezaugarriak, erlazioak eta aldaketak ezagutzea erraztu nahi duena, hartara, ikasleei giro horrekin errespetuz erlazionatzeko aukera emanez.
Proiektu honen bidez  eskola komunitatearen arteko elkarlana sustatzea izango da helburuetako bat  (ikasleak, familiak, irakasleak, udal langileak, herritarrak...), eta aldi berean, baratza eta basoa ikasgela bihurtzea, hau da, gizarte, zientzia, arte, teknologia, gastronomia, kultura eta abarrei buruzko ezagutzak bereganatzeko gunea, eta, baita ere, esperientziak eta balio etikoak, giza balioak, ingurumenekoak, balio osasungarriak eta abar partekatzekoa.

METODOLOGIA


Ikaste aktiboa:  Ikasle bakoitzak ingurunea zaintzeaz gain, inguruko baliabideak erabiliz elikagaien jatorria zuzenean aztertzeko aukera du.    
Ikaste kooperatiboa eta talde-lana: ikasle bakoitzaren partaidetza beharrezkoa da taldeko helburuen lorpenean. Honek talde-lan eraginkorra eskatzen du: jarduerak txandakatu, informazioa trukatu, sortzen diren  arazoei irteera eman, akordioak lortzen saiatu, gerta daitekeena aurreikusi.
Jarduera ikertzailea: ereite-landatze prozesuak martxan jarri, behaketak egin , zalantzak planteatu, hipotesiak , baieztapenak egin, ezagupenak informazio iturri berriekin konektatu, ondorioak atera.
Globaltasuna: gai desberdinak lantzeko bidea da. Ingurunea, kontsumoa, elikadura, zaborra, birziklapena  eta osasuna.
Naturarekiko dugun  begirada aldatzea, kontaktua gehitzea, sendotzea, atxikimendu hori sortzea; azken finean, hurrengo belaunaldiko herritarrak izango direnak “ikuspegi berdean heztea”.