Lehen Hezkuntzan, konpetentzien araberako aprendizaia aktiboa bultzatzen dugu, goizero gelan eta arratsaldero tailerretan: beraien ikaskuntza errealitatetik abiatuz eta egunerokotasunean aurkitzen diren errekurtsoak erabiliz, kontzeptuaz gain prozedurazko jardunen bidez ikasteko aukera eta manipulaziorako materialak eskainiz, jolasari aukera bat eskainiz ikas-prozesuan, …
Tailerrak hauek dira:
• Arte Tailerra.
• Matematika Tailerra.
• Hizkuntza Tailerra.
• Zientzia Tailerra.
• Mugimendu Tailerra.
Tailer hauetan, adin desberdinetako ikasleak nahasten dira: LH1-2-3mailetako ikasleak taldekatzen ditugu alde batetik, eta LH4-5-6mailetako ikasleak bestetik. Ikasleak tailer guztietatik pasatzen dira astean behin.