Urtarrilaren 24ean Gorka Granado, 21 urteko gaztea, Sopelakoa, eskolara etorri zitzaigun Euskal Dantzak ekintzari BALIOA ematea.
Gaztetatik euskal dantzetan aritua, Euskal Herriko txapelduna behin baino gehiagotan, eta egun dantzan jarraitzen duen mutikoak, umorez eta hitz onez, euskal dantzei buruz hizketan aritu zitzaigun, eta baita denok dantzan jarri gintuen ere.
Berastegiko soka-dantza, arin-arina eta esku-dantza dantzatu genituen. Eta, azkenik, Gorkak Agurra dantzatu zuen.
Ekintza oso politta eta baliotsua.
Eskerrik asko Gorka, eta jarraitu ezazu hain jator bizitzan.
Aupa, zu!