Euskara

KONTU KONTARI


Hizkuntzaren ahozko erabilera bultzatzeko asmoz egiten diren saioak dira, ikasleen familiak eskolara gonbidatuz.
Ikasleak asko motibatzen dira eta familiek oso ekarpen aberatsak eta anitzak eskaintzen dituzte: ipuinak, istorioak, bizipenak, …

BERTSOGINTZA


Udalaren laguntzarekin LH 6ko ikasleei zuzendutako ekimena da. Honen helburua bertsolaritzaren oinarrizko transmisioa bermatzea da, bertsozaletasuna bultzatuz eta bertsolaritza aisialdiko topagune bezala proposatuz.
Ahozko komunikazioa lantzeaz gain, sormena bultzatu, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzen lagundu, ideiak ordenatzen ikasten lagundu eta  komunikatzaile onak sortzen laguntzen du.
Hau guztia lantzeko Bixente bertsolaria etortzen da gure eskolara.

Ikasleak oso gustura aritzen dira eta urtero etekin handia ateratzen zaio, gure  egun berezien ospakizunetan eta ekitaldi desberdinetan bertsoek  tokia izaten dutelako.
 

BERASTEGI KANTUAN


Goizetan eta arratsaldetan eskolarako sarrera kantu batek alaiturik egiten dugu.
Astero kantu ezberdin bat entzuten da eta geletan kantu horren lanketa desberdinak egiten dira.
Hilabete bakoitzean mota desberdinetako kantuak aukeratzen dira: herrikoia, haur kanta, garaiarekin lotutakoa eta egungoa.
Hilabeteko azken ostiralean eskolako atarira ateratzen gara hilabete horretako abestiak kantatzera.