3.saioa : azaroak 8 (ostirala)

Iritsi bezain laster, Ikusi makusi jolasa egin dugu basoko  hiztegia birpasatzeko. Jarraian gorputza mugitu eta luzapenak egin dituzte.

- Bilgunean azaldu zaie saioaren helburua. Oraingoan bikoteka irakurtzen inguruko lanketa bideratu da.  Bertan   bi jarduera proposatu  zaizkie:

1- Ipuin kontaketa: Amalurra

2-Bikoteka irakurtzen

Bikoteka jarri eta bakoitzak irakurgai bat izan du eta adostu dute nola bideratuko duten irakurgaia.

-          Irakurtzen hasi aurretik  irakurri baino lehen egin beharreko galderei erantzun die.

-          Irakurketa burutu. 

-          Irakurri eta gero egin beharreko galderen  erantzuna.

-          Gehiago jakiteko edo ariketa osagarriak burutu.

Bilgunean elkartu eta partekatu  dugu esperientzia.

Hamaiketakoa eta jolas librea.

-          Saioaren balorazioa.