MAIALEN DIEZ REZOLA EMAGINA GUREKIN

Gaur , otsailak 6 osteguna, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak bisita berezi bat izan dugu. Guregana etorri da emagina den Maialen, berak sexualitatea eta afektibitatearen inguruko saioa eskaini digu. Hasteko, galdera batzuk ekarri dizkigu prestatuta taldeka erantzuteko. Jarraian, jasotako erantzun guztiak elkarjarri ditugu talde handian. Sexualitateaz, famili eredu ezberdinetaz, gaixotasunetaz, hitz egiten aritu gara, anti sorgailu batzuk ere ekarri dizkigu, gure kezka eta zalantzak argitzeko tartea ere izan dugu.

Saioari amaiera emateko eta  ikasitako guztia laburbiltzeko Kahoot bat egin dugu. Oso gustura eta lasai egon gara berarekin.

Eskerrik asko Maialen.