DURANGOKO AZOKA

ELEANIZTASUNA proiektuaren barruan, irakurzaletasuna bultzatzeko, LHko ikasleak Durangoko azokara joateko aukera izan dugu. Aurretik, bakoitzak bere gelan eta hizkuntza tailerrean, liburu berrien erresenak landu ditugu. Hau egin ondoren ikasle bakoitzak bere liburua aukeratu du azokan erosteko. 

Abenduak 5ean Durangoko azokara bertaratu ginen eta ikasle asko topatu genituen. Hamaiketakoa egin ondoren barrura sartu ginen, postu ezberdinetatik ibili, liburua erosi, musikari eta idazleen sinadurak bildu... Ordubata aldera kanpora atera ginen bazkaltzeko.

Egun oso polita izan zen eta bakoitzak gure liburua erosteaz gain Durangoko azoka nolakoa den ikusteko eta bizitzeko aukera izan genuen.