Mugikortasunaren gaia aitzakiatzat hartuta, hausnarketa desberdinak egiteko aukera izan genuen eta herrian bertan oinez edo bizikletaz mugitzeko aukera ezin hobea dela konturatu ginen. Beste lekuetara mugitzeko garraio publikoa erabiltzearen alderdi positiboak ikusi genituen.
Ondoren, tailerra amaitzeko, norberak bere bizikletarentzako matrikula egin genuen.