Gorputzaldiak

Unitate Didaktiko hauek pertsonen gaitasun fisiko, motor, kognitibo, sozial eta afektiboen garapen integrala bermatzeko printzipio orokorrei jarraitzen die. Honela, Hezkuntza konpetentzia orokorrak garatzen lagunduko dute; zehatzago, izaten ikasteko konpetentzia, hau da, norberaren gorputz-itxura eta gorputz-funtzioak auto-erregulatzea, norberaren emozioak auto-erregulatzea, auto-estimu errealista izatea eta nork bere erabakiak hartu eta erantzukizunak onartzea.
Gaitasun sozio afektiboen garapenaren bitartez, ikasleek norberaren eta bestearen ulermenean, eta besteekiko erlazioan sakondu ahal izango dute. Honela, unitate didaktiko hauen garapena gorputz-praktika desberdinen bitartez gauzatuko da eta gorputza behatoki bilakatuko da, aldi berean hausnarketa gunea ere izango delarik.

Gaitasun sozio afektiboak lantzeko tresna pedagogikoa dantza izango da. Dantza, mugimendu libre eta jolasaren erabileraren bitartez, espresio-bide eta besteekiko topaleku bihurtuko da.

    Haur hezkuntzan, 5 unitate lantzen dira:

    1- NI ETA NIRE GORPUTZA
    2- NI ETA ESPAZIOA
    3- NI ETA BESTEAK
    4- NI ETA NIRE EMOZIOAK
    5- NI ETA NATURA

Lehen Hezkuntzan, hiruilabete bakoitzean Unitate Didaktiko bat lantzen da ( enpatia, konfiantza, integrazioa, asertibitatea, autokontzientzia, elkarreragina, sentsopertzepzioa, atentzioa eta emozioak ) eta bakoitza lau saioz osatua dago. Aldi berean, saioek hiru fase izango dituzte: beroketa, mugimendurako prestaketa gisa, motrizitate nahiz jarrera mailan; garapena, non helburu diren kontzeptuetan sakonduko den jolas esperimentalen bitartez.; eta itxiera, non lasaitasunera itzuli eta bizipenen inguruko kontzientzia hartuko den.

Aldi berean, Unitate Didaktiko bakoitzaren amaieran espazio bat emango zaie, eta espazio honetan taldekako dantzak eraiki ahal izango dituzte, aurretik landutako jarduerak oinarritzat hartuz.