Piktoidazketa

PIKTOIDAZKETA ekimenaren bidez, hizkuntza arloa indartzea dugu xede. Piktoidazketa plataforma digital bat da eta programak hizkuntza-trebetasun desberdinak garatzeko aukera ematen du. Piktoidazketa  ikaskuntza-metodo bat da, eta sormena eta irudia txertatzen ditu Lehen Hezkuntza osoan zeharkako eragina duen arloan, hizkuntzan. Piktoidazketarekin  haurrak irakurle, idazle edo komunikatzaile konpetente  izateko beharrezkoak diren estrategiak entrenatzen ditu. Baina hainbat lengoaia konektatuz egiten du: lengoaia bisuala, ahozko hizkuntza, gorputz-hizkuntza, hizkuntza idatzia.

 

Ikasleek, prozesuari bukaera emateko liburu bana sortzen dute eta ondoren, jai giroan, sortutako liburuak elkarri aurkezten dizkiete.