Udalaren laguntzari esker, ikasturtero, HARREMANAK programa aurrera eramaten da LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin.
Sexualitatea eta bizikidetza ( euren arteko harremanak) gaitzat harturik sei orduko tailerrak eramaten dituzte aurrera ikasleekin eskolan bertan.
Geletan egiten dituzten lanketa desberdinetatik emaitza eta ondorio desberdinak ateratzeko balio izaten du eta behar izanez gero, geletan edo ikasle zehatz batzuekin lanketa egiteko bidea irekitzen zaigu.
Programa honi amaiera emateko, gurasoentzat formazio saio bat egiten da. Jasotakoa familiekin partekatzea izaten du helburu.
Ikasleak oso gustora egon dira eta balorazio orokorra bikaina da.